Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Afta[1] ultzerazio txiki horixka, biribila edo obala da, ertz gorri batek inguratua, hasierako besikula edo puslatxo baten gainean, ahoko edo faringeko (eta baita genitaletako ere) mukosan kokatua; erredura-sentsazio biziarekin batera agertzen da. Etiologia ez da oso ongi ezagutzen; agian birus batek sortua izan daiteke.[2]

Afta
Deskribapena
Motazantzu klinikoa, estomatitisa, lesions in mouth (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaEstomatologia
dermatologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakTalidomida eta amlexanox (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK12.0
GNS-9-MK528.2
MedlinePlus000998
eMedicine000998
MeSHD013281
Disease Ontology IDDOID:9663

Aftak aho-barrunbeko lesiorik ohikoenetako bat dira, populazioaren % 5-80 arteko prebalentziarekin. Oso maiz agertzen da haur eta nerabeen artean, batez ere 10 eta 19 urte bitartekoen artean.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2008]

Kanpo estekak

aldatu
Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.