49er
49er ontzia (ingelesez forty-niner) Julian Bethwaite australiarrak diseinatutako nazioarteko belaontzi klasea da.
| 49er | |
|---|---|
| yal (en) | |
| Fabrikazioa | |
| Diseinatzailea | Julian Bethwaite (en) |
| Ezaugarriak | |
| Dimentsioak | 1,447 ( |
| Erruna | 2,743 m |
| Zingoa | 1,447 m |
| Masa | 94 kg |
| Osagaiak | mainsail (en) foresail (en) spinnaker (en) |
Klase olinpikoa ere bada Sydneyen ospatu ziren 2000ko Udako Olinpiar Jokoetatik. 49er ontziaren ezaugarrietako asko nahiko berriak dira bela munduan: bi tripulatzaileek ontzia trapeziotik gobernatzen eta egonkortzen dute, tripulazioen ezaugarri fisikoak berdintzeko formulak daude lasta eta hegal erretraktilen bidez, zeinetatik bi tripulatzaileak trapeziotik zintzilikatzen diren eskorari aurre egiteko, botaloia erretraktila da, spinnaker asimetriko handiak erabiltzen dira, etab.
Neurriak
aldatu49er FX
aldatu49er FX ontzia 49er-aren aldaera bat da, tamaina txikiagoko masteri duena, gizon gazte eta emakumeen ezaugarri fisikoetara hobeto egokitzeko diseinatua. 2016ko Rioko Olinpiar Jokoez geroztik, emakumezkoen olinpiar klasea da, eta 49er klasean gizonezkoak bakarrik lehiatzen dira.[1]
Neurriak
aldatu- Bela nagusia: 13,80 m²
- Fokea: 5,80 m²
- Gennacker: 25,10 m² (spi asimetrikoa)
- Masta: 7,50 metro
- Gainerako neurriak: 49er estandarrak bezala
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) 49erfx - International 49er Class Association. 2023-05-30 (kontsulta data: 2024-08-13).