2025eko Iruña Okako lurrikara

2025eko abenduaren 8ko 00:10ak aldera gertatu zen lauko magnitudeko lurrikara

2025eko Iruña Okako lurrikara 2025eko abenduaren 8ko 00:10ak aldera gertatu zen. Epizentroa Arabako Iruña Oka udalerrian izan zuen, Iruña-Veleiaren parean. Lurrikarak 4ko magnitudea izan zuen,[1][2] eta IV-V graduko intentsitatea. Hala ere, gertakariak ez du zauriturik ezta kalte materialik ere eragin. Espainiako Geografiako Institutu Nazionalak es2025xzcjy kodeaz izendatu zuen.[3]

2025eko Iruña Okako lurrikara
Map
Motalurrikara
Data2025eko abenduaren 8a
HerrialdeaAraba (Euskal Herria)
Koordenatuak42°50′35″N 2°47′06″W / 42.8431°N 2.7851°W / 42.8431; -2.7851
Magnitudea Richter eskalan4
Mercalli intentsitate eskalaIV Mercalli eskalan
V Mercalli eskalan
Pertsona zaurituak0

Antonio Aretxabala geologoak adierazi zuenez, Euskal Autonomia Erkidegoan neurtu den lurrikararik handiena da.[4] Dardara Iruña Okan bertan eta Arabako inguruko herri gehienetan nabaritu zen, bai eta Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroa Garaiko, Errioxako eta Burgosko probintziako zenbait lekutan ere.[1][5][6][7]

Erreferentziak

aldatu
  1. 1 2 O. Urain, Jon. (2025-12-08). «Lau graduko lurrikara bat izan da Iruña Okan» Berria (kontsulta data: 2025-12-08).
  2. «4 graduko lurrikara batek Araba astindu du, kalterik eragin gabe» Orain.eus 2025-12-08 (kontsulta data: 2025-12-08).
  3. (Gaztelaniaz) Geografiako Institutu Nazional. (2025-12-08). Lurrikaren zerrenda: es2025xzcjy. (kontsulta data: 2025-12-08).
  4. «Antonio Aretxabala: "Euskadiko historiako lurrikararik handiena izan da"» Orain.eus 2025-12-08 (kontsulta data: 2025-12-08).
  5. Zubia Salas, Koldo. (2025-12-08). «4 graduko lurrikara izan da Araban, eta Leintz bailaran ere nabaritu da» Goiena (kontsulta data: 2025-12-08).
  6. (Gaztelaniaz) «Un terremoto que se ha notado desde Burgos a Bilbao» El Correo 2025-12-08 (kontsulta data: 2025-12-08).
  7. (Gaztelaniaz) «Un terremoto de 4,5 con epicentro en Álava se deja sentir en buena parte de La Rioja» La Rioja 2025-12-08 (kontsulta data: 2025-12-08).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu